Bretxako McDonald's jatetxearen hondakinen kudeaketa salatzeko protesta egingo dute larunbatean
Errausketaren Aurkako Mugimenduak protesta egingo du larunbatean, hilaren 29an, Bretxako McDonald’s jatetxearen aurrean, 9:30ean. Janari lasterraren kateak sortzen zabor kopuru handia sortzen duela salatu zuen Eguzki Erakunde Ekologistak duela aste batzuk, baita zabor hori banantzen ez dutela eta jatetxearen atearen aurrean uzten dutela ere. Era berean, zabor hori guztia zuzenean Zubietako erraustegira joango dela nabarmendu dute.
Horregatik, jatetxeak hondakinak kalera ateratzen dituen unean, 9:30ean, egingo dute protesta, McDonald’s, Goia, Ramos entzun: birziklapena bai, errausketarik ez! lelopean. Herritarrak protestan parte hartzera animatu dituzte Errausketen Aurkako Mugimenduak eta Eguzkik.