Hondarribiak irabazi du Urumeako estropada
Atzo 20:00etan egin zen Aste Nagusian izan ohi den emakumeen Urumeako estropada. Hondarribiak irabazi zuen IV bandera hau, eta 10 minutu eta 3 segundutan egin zuen estropada. Bigarren Deustu izan zen, 6 segundu eta 28 ehunenekora. Jarraian, sailkatze osoa, traineru bakoitzaren denborekin:
- 1. Hondarribia Bertako: 10′ 03″ 72
- 2. Deusto: 10′ 10″ 00
- 3. Zumaia: 10′ 20″ 17
- 4. Donostiarra Lacturale: 10′ 38″ 71
- 5. Lapurdi:11′ 02″49
- 6. Hibaika: Ez da irten