Pertsona bat hil da Kontxako uretan
Goizeko hamarrak igarota, Kontxako hondartzako sorosleek pertsona bat atera dute uretatik. Handik gutxira iritsi dira anbulantziako langileak eta ertzainak, baina larrialdietako langileak iristerakoan hilda zegoen jada. Ertzaintzak ikerketa hasiko du gertatutakoa argitzeko, eta autopsia egin arte ezingo dituzte jakin heriotzaren zergatiak.