Basoka jaialdia bertan behera utzi dute, koronabirus kasuen gorakada dela eta
Irailaren 5ean zen egitekoa Basoka indie folk musika jaialdia Miramongo anfiteatroan, baina azken egunotan Donostian izandako koronabirus kasuen gorakada ikusita, bertan behera uzteko erabakia hartu dute, “jaialdia egiteko une egoki baten zain”.
Seigarren urtez egin behar zuten aurten Basoka jaialdia, eta koronabirusa dela eta, Miramongo basotik anfiteatrora lekualdatu zuten, baina horrela ere, momentuz ez da egingo. Honako artista eta talde hauek aritu behar ziren aurten Basoka jaialdian: Sara Zozaya, Elena Setien & Joseba Irazoki, Charly, Amateur, Joe Wilkes, El Largo Adios eta RO-E.