Pasealeku Berriko eta Eduardo Txillida pasealekuko mozketak arinduko ditu udalak
Pasealeku Berria. (Argazkia: Irutxuloko Hitza) Donostiako Udalak Pasealeku Berrian eta Eduardo Txillida pasealekuan hainbat zirkulazio mozketa egin zituen maiatza hasieran ibilgailu motordunentzat, koronabirusaren osasun krisiarengatik, joan-etorriak murrizteko. Astelehenetik, irailaren 1etik, aurrera, ordea, asteburuetan baino ez dituzte egingo, eta irailaren 27ra arte iraungo dute. Hain justu, Eduardo Txillida pasealekua larunbatetako 10:00etatik igandetako 21:30era egongo da itxita eta Pasealeku Berria larunbatetan eta igandetan 19:00etatik 21:30era.
