Santa Klara uhartea irailaren 15era arte izango da irekita
Santa Klarako itsasargiko obretako materiala mugitzeko helikoptero bat erabili zuten. Donostiako hondartza denboraldia irailaren 15ean amaituko da, eta horrekin batera, Santa Klara uharteak ere agur esango dio denboraldiari. Dutxak, komunak, eta sorospen-zerbitzua ere egun hartan etengo dira.
Aurten ohikoa baino motzagoa izan da hondartza denboraldia. Izan ere, koronabirusa dela eta, uztailaren 1ean hasi zen, ekaina erdialdean hasi ordez. Santa Klara uhartea ere egun hartan ireki zuten
