Abuztuaren 31ko arratsaldeko kontzertua Santa Marian izango da, eta ez San Bizenten
Abuztuaren 31ko egitaraua dagoeneko abian da, nahiz eta aurten ohikoa baino xumeagoa izango den, koronabirusak sortutako egoera dela eta. Dena den, Donostia Kulturak aldaketa bat jakinarazi du. Izan ere, 20:30etako kontzertua Santa Maria basilikan egingo da, eta ez San Bizenten, hasiera batean adierazi bezala. Kontzertua Xabier Otaegik aurkeztuko du, eta Easo Abesbatzak, Txistularien Udal Taldeak, Aiert Beobide eta Irati Sorondo dantzariek, Oscar Candendo organo joleak, eta Andoni Aleman errezitatzaileak parte hartuko dute.