Behobia-Donostia bertan behera utzi dute
Fortuna Kirol Elkarteak adierazpen baten bitartez jakinarazi du aurten ez dela Behobia-Donostiarik izango, “lasterketa osatzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatzeko”. Are gehiago, pandemiak sortutako egoerak lasterketan izandako eraginagatik “une zailak” izan direla nabarmendu du elkarteak, “haren jarraikortasuna zalantzan jartzeraino”.
Lasterketan parte hartu behar zutenei hiru aukera eskainiko dizkie Fortunak. Batetik, izen-ematea 2021ko (azaroaren 14ko) edo 2022ko (azaroaren 13ko) lasterketetarako uztea, ordaindutakoa bueltan jasotzea kudeaketa gastuak kenduta, edo ordaindutakoa ala horren zati bat dohaintzan ematea Fortuna KEri. Dirua bueltan jaso nahi izatekotan, gehienez hemezortzi hilabeteko epean izango lukete kontuan.
Datozen egunetan, izena eman duten pertsonek emaila jasoko dute aipatutako aukerekin. Izen-ematea datorren asteko lasterketetarako uzten dutenen kasuan, gainera, 10 euroko deskontua jasoko dute lasterketa birtualean parte hartzeko. Izan ere, aurten lehen aldiz, Behobia birtuala egingo dute azaroaren 2tik 8ra.