Chernobil Elkartea omendu du Kañoietan Elkarteak
COVID-19aren eraginez abuztuaren 31ko ohiko ekitaldi eta jarduera asko bertan behera gelditu badira ere, Kañoietan Elkartearen ohiko omenaldiak bere horretan iraun du, eta Chernobil Elkartea omendu dute. Kañoietan Elkarteak gizarte lana egiten duen elkarte desberdin bat omentzen du urtero, eta Chernobil Elkartea izan da aurtengoa; Ukraniako hondamendi nuklearraren ondoren sortu zen, hango haurrak laguntzeko helburuarekin. Eguerdian egin dute omenaldia, udal batzar aretoan.