Intxaurrondo Zaharreko jaiak bertan behera utzi ditu jai batzordeak
Irailaren 11tik 13ra bitartean egitekoak ziren Intxaurrondo Zaharreko jaiak, baina jai batzordeak iragarri duenez, jaiak bere osotasunean bertan behera uztea erabaki dute. Udan zehar, ez-jaiak egin eta osasun neurriak bermatzeko hainbat modu asmatu dituzte herritarrek, baina Intxaurrondok ez da inolako jarduera sinbolikorik egongo.
Urte berezia da Intxaurrondo Zaharrekoentzat, izan ere, 100 urte bete dira jaiak ospatzen hasi zirenetik. Zalantzarik gabe, gogoratzekoa izango da 2020. urtea auzotarrentzat. Hartutako erabakiaren berri emateko, komunikatu labur bat idatzi dute jai batzordekoek:
Urte berezia dugu aurtengoa gure auzoko jaiei dagokienez, izan ere, 100 urte betetzen baitira hauek ospatzen hasi ginenetik. Mendeurrenak merezi bezalako jai berezia antolatzen genbiltzan Jai Batzordeko kideok, COVID-19ak guztia hankaz gora jarri digun arte. Auzotarron osasuna bermatu ahal izateko zailtasunek eta erakundeek ezarritako neurri zorrotzek ez digute beste aukerarik uzten: min handiz, baina arduraz jokatuz, irailaren 11n, 12an eta 13an izatekoak ziren 2020ko Intxaurrondoko Jaiak bertan behera geratzen dira.