Mikel Oiartzabalek positibo eman du Realak egindako PCR probetan
Realak lehen taldeko eta klubeko teknikari eta langileei egindako azken PCR proben emaitzak jakinarazi ditu, eta koronabirus kasu berri bat dago: Mikel Oiartzabal. Jokalariak berak adierazi du sare sozialetan bera dela positibo berria, eta etxean isolatuta dagoela azaldu du, taldekideekin bueltatu ahal izateko zain. Espainiako Liga irailaren 11n hasiko da, beraz Oiartzabal ez litzateke liga hasierara iritsiko.
Oiartzabalekin, lau dira dagoeneko positibo eman duten jokalari txuri-urdinak, denboraldi-aurrea hasi zutenetik. Aurreko hiru kasuetatik, batek baino ez zuen publiko egin bere positiboa: Aritz Elustondok.
Kaixo denoi! Lerro hauen bitartez argitaratu nahi dut positibo eman dudala azkeneko COVID testean. Etxean egoteko unea da orain, taldekideekin bueltatzeko egun bat gutxiago falta zait. Eskerrik asko!
— Mikel Oyarzabal (@mikel10oyar) August 30, 2020
Kaixo! Quiero… https://t.co/3yeh7wHbd5