'Txor Txor' izeneko "bakarrizketa umoretsua "prestatu du Bagera Elkarteak
Irailaren 9an izango da ikusgai Txor Txor bakarrizketa umoretsua, Larrotxene kultur etxean. 19:00etan izango da emanaldia, eta osasun neurriak bermatu ahal izateko, edukiera mugatua izango dela iragarri dute antolatzaileek. Bagera Elkarteak antolatutako bakarrizketaren protagonista izango da Nerea Arriola aktorea, eta euskaltzaleen elkarteak Euskaraldiaren harira prestatu du antzezlana.
Sarrera doakoa izango da, eta gonbidapena lortzeko bagera@bagera.eus helbidera mezu bat idatzi beharko da, izen abizenak adierazteko. Pertsona bakoitzeko bi sarrera banatuko dituztela jakinarazi dute, edukiera bete arte.