Kontxako Banderaren sailkatze estropadetan zehar izango diren murrizketak iragarri dituzte
Donostiako Udalak hainbat segurtasun neurri iragarri ditu Kontxako Banderaren harira, Covid-19ak eragindako osasun egoera dela eta. Aurten estropadak ikuslerik gabe egingo dira, eta irailaren 2ko eta 3ko sailkapen probetan honako mozketa eta murrizketak egingo ditu udalak:
- Pasealeku Berria: Erabat itxita, irailaren 1eko 22:00etatik irailaren 3ko 22:00ak arte, baimendutako pertsonentzat eta ibilgailuentzat izan ezik.
- Urgull mendia: Egun osoan itxita egongo da, irailaren 1eko 22:00etatik irailaren 3ko 22:00ak arte, baimendutako pertsonentzat eta ibilgailuentzat izan ezik.
- Portuko sarbideak: Erabat itxiko da, irailaren 2an eta 3an, 11:00etatik 20:00etara, baimendutako pertsonentzat eta ibilgailuentzat izan ezik. 750 laguneko edukiera aldakorra egongo da jatetxe eta dendetara, Aquariumera eta Ciudad San Sebastianeko erabiltzaileentzako. Sarbide bakarra egongo da: Nautikoaren eta Goikoa Jauregiaren artean.
- Alderdi Eder eta Kontxa pasealekua: Irailaren 2an eta 3an, 15:30etik 19:00etara, udaletxea eta hondartzara sartzeko lehen arrapalaren artean doazen pertsonak ezin izango dira barandaren ondoan gelditu. Akreditatutako pertsonen sarbideak kontrolatzeko jarriko den azpiegituraren inguruak “gune dinamikotzat” hartuko dira, eta inguruko jendea ezin izango da geldirik egon estropadak ikusteko.
- Mari kalea: Mari kaleko pasabiderako sarbidea itxiko dute bi muturretan, 11:00etatik 19:00etara, irailaren 2an eta 3an.
- Santa Klara uhartea: Uhartera bidaiak egiten dituen txalupa motordunak eta Ciudad San Sebastian ontziaren zerbitzuak ez dira erabilgarri egongo irailaren 2an eta 3an, 15:30etik 18:30era.