Larrun Kosta Arraunketa Klubak eta Deustuk ez dute Kontxako Banderan parte hartuko
Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze estropada izango da bihar, eta Larrun Kosta Arraunketa Klubak eta Deustuk ez du parte hartuko. Lapurdiko traineruko bi kirolarik eta Deustuko batek diagnostiko positiboa izan dute Covid-19an, eta horregatik, estropadan parte hartzeko ezintasuna jakinarazi diote bi klubek antolakuntzari.
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, kasu horietarako ezarritako protokoloari jarraituz, bi klubei baja eman zaie, eta oraingoz, hamahiru txalupak osatzen dute irailaren 2ko emakumezkoen sailkapena.
Honela gelditzen dira taldeak:
A taldea
- Donostia Arraun Lagunak
- Hibaika Jamones Ancin
- Hondarribia Arraun Elkartea
- Orio
- San Juan Igartza
- Tolosaldea
- Zumaia-Salegi Jatetxea
B taldea
- Cabo
- Chapela Arraun Kluba
- Isuntza-Elecnor
- Lutxana-Ederra
- Ondarroa Cikautxo
- SD Tiran Pereira