Arraun Lagunak Kontxako Bandera eskuratzeko lehian izango da
Sailkatu diren zazpi taldeak gipuzkoarrak dira, baita zuzenean sailkatu ohi den Donostiarra ere.
Donostiako bi ordezkariek parte hartuko dute emakumezkoen Kontxako Banderan. Sailkatze estropadan Arraun Lagunakek hirugarren denborarik onena egin du. Aldiz, Orio izan da azkarrena, eta gainerako sei talde sailkatuak ondorengoak dira: Tolosaldea, Zumaia, Hondarribia, San Juan eta Hibaika. Donostiarrak osatuko du zortzikoa, berezkoa duelako parte hartzea.
Hona hemen sailkatze estropadako denborak –lehen zazpiak sailkatu dira–:
1.- Orio 11:08,82
2.- Tolosaldea +8
3.- Donostia Arraun Lagunak +12
4.- Zumaia +19
5.- Hondarribia +19
6.- San Juan +24
7.- Hibaika +29
8.- Ondarroa +35
9.- Cabo +39
10.- Isuntza +49
11.- Lutxana +49
12.- Tiran +53
13.- Chapela +1:10
Ezusteko handirik gabe joan da sailkatze estropada, eta azpimarratzekorik izan bada, kaiaren inguruaren ez ohiko itxura izan da: COVID-19a dela eta, estropada ikuslerik gabe egitea erabaki du Donostiako Udalak, eta kaiaren inguruko sarbide guztiak itxi egin dituzte probak iraun duen bitartean. Arrapalan zein Pasealeku Berrian ez da zaleen oihuen falta sentitu da, eta hala izango da ere gainerako estropada egunetan ere.
Sailkatu diren zazpi taldeak gipuzkoarrak dira, baita zuzenean sailkatu ohi den Donostiarra ere. Sailkatze estropada amaitu bezain pronto egin dute Kontxako Banderaren lehen jardunaldirako txanden zozketa. Irailaren 6ean izango da lehen jardunaldia, 10:00etan. Honela gelditu dira bi taldeak:
Lehen txanda
- Arraun Lagunak
- Tolosaldea
- San Juan
- Hondarribia
Bigarren txanda
- Zumaia
- Donostiarra
- Orio
- Hibaika