Lur Kolektiboaren III. Artisautza Azoka hilaren 13ra arte egongo da zabalik
Lur Kolektiboaren III. Artisautza Azoka ireki dute gaur, hilaren 2an, Alderdi Ederren. Artisautzaren garrantzia aldarrikatzea du helburu kolektiboak, eta askotariko postuak ditu azokak, hala nola, bitxigintza, ehungintza, beira, larrua eta olibondo egurra. Hilaren 13ra arte egongo da zabalik, 11:30etik 14:00etara goizetan eta 16:30etik 21:00etara arratsaldetan.