Ibaeta Basketek Julia Gladkova aurkeztu du
Julia Gladkovaren fitxajea ekainean iragarri zuen Ibaeta Basketek eta atzo aurkeztu zuten hegaleko jokalaria. Aurkezpenean, lehen sentsazioez hitz egin zuen errusiarrak: “oraingoz, talde teknikoa eta jokalariak oso atseginak izan dira”. Taldean urteak daramatzatenek eroso sentitzen lagundu diotela nabarmendu du: “familiarekin izango banintz bezala sentitu naiz”.
Gladkova hirugarren urtez arituko da Endesa Ligan lehian. Aurtengo denboraldiari dagokionez, kanporaketetan edo Erreginaren Kopan egotea gustatuko litzaiokeela azpimarratu zuen. “Arlo pertsonalean, oreka bilatu nahi dut. Alegia, gorabeherak izan ordez, ahal heinean maila on bat eskaini nahi dut beti, taldea laguntzeko. Hori izango da nire helburua”, azaldu zuen.