Osatu dute Kontxako Banderan izango den zortzikoa
Zierbena izan da azkarrena erlojupekoan, eta haren atzetik sailkatu dira Orio, Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai, Cabo eta Zarautz. Donostiarrarekin batera ariko dira datozen bi igandetan

Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze estropada izan da gaur arratsaldean badian, eta lehiatu diren hogeita bat taldeetatik Zierbena izan da azkarrena erlojupekoan; haren atzetik sailkatu dira Orio, Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai, Cabo eta Zarautz. Pedreñak ezin izan du barrura sartu, eta 20:34.76ko denbora egin du. Gaurko estropadan arraunean aritu ez den arren, horiekin batera, Donostiarra ere izango da Kontxako Banderan, hirikoa izateagatik udalak aukera hori emanda.
Gaurko estropadan, atzokoan bezalaxe, ez da ikuslerik izan, COVID-19a dela eta hartutako neurriengatik; gauza beragatik arraun egin ezinda geratu dira Arkote, Astillero eta Lapurdi.
Sailkatze estropadako denborak –lehen zazpiak sailkatu dira–:
01.- Zierbena 19:45.18
02.- Orio 19:49.06
03.- Hondarribia 19.49.94
04.- Santurtzi 19:58.24
05.- Urdaibai 19:59.56
06.- Cabo 20:06.64
07.- Zarautz 20:16.93
08.- Ondarroa 20:19.26
09.- Ares 20:26.76
10.- Lekittarra 20:30.54
11.- Pedreña 20:34.50
12.- San Pedro 20:38.52
13.- Samertolameu 20:44.46
14.- Tiran 20:48.36
15.- Kaiku 20:48.88
16.- San Juan 21:04.78
17.- Deustu 21:04.92
18.- Getaria 21:10.12
19.- Zumaia 21:12.92
20.- Mutriku 21:38.88
21.- Hibaika 22:20.52
Donostiarra izango da Kontxako Banderan arituko den zortzigarren trainerua. Estropadak bukatu ostean txanden zozketa egin dute:
1. Txanda
Donostiarra
Zarautz
Urdaibai
Santurtzi
2. Txanda
Orio
Hondarribia
Cabo
Zierbena
Lehen jardunaldia igandean izango da, 11:00etatik aurrera. Kaleen zozketa egunean bertan egingo dute Donostiako Udaletxean.