Aurten ez da Maratoirik izango
Donostiako Maratoiak ere Behobia-Donostiak hartutako bide beretik joko du. Izan ere, antolatzaileek adierazpen baten bitartez iragarri dute azaroaren 29an egin behar zen lasterketa bertan behera utzi dutela, pandemia garaian denon segurtasuna bermatzea baita euren lehentasuna.
Bai Maratoian, baita maratoi erdian eta hamar kilometroko lasterketan parte hartu behar zutenei irailaren 20an dirua itzuliko zaiela jakinarazi dute, kudeaketa kostua izan ezik.
Era berean, ondo bidean, 2021eko lasterketa azaroaren 28an izango dela nabarmendu dute adierazpenean, azaroko azken igandean, alegia, ohikoa den bezala.