Dbusek ohiko zerbitzua berreskuratuko du irailaren 7an
COVID-19aren ondorioz, Dbusek autobus linea batzuk kendu eta beste batzuen maiztasuna gutxitu zuen. Pixkanaka zerbitzu horiek berreskuratzen aritu dira, eta azkenik, ohiko zerbitzua irailaren 7an berreskuratuko dute.
Dena dela, bi salbuespen egongo dira. 39. Urgull linea ez da ibiliko eta 16. Igeldo lineak 30 minutuko maiztasuna izango du. Gautxori edo gaueko zerbitzuei dagokienez, gaueko aisialdia mugatua dagoenez, zerbitzu horien azkeneko irteerak 01:30ean izango dira beranduenez.
Bestalde, hiriko autobus konpainiak jarraitzen du egunero autobusak eta instalazio guztiak garbitzen eta desinfektatzen, erabiltzaileei zerbitzu segurua eskaini ahal izateko.