Donostiako taldeetako arraunlarien balorazioak, bideoetan
Kontxako Banderako lehen jardunaldia izan da gaur goizean. Oriok irabazi du emakumezkoen estropada, eta gizonezkoetan Hondarribia izan da garaile. Donostiako traineruetatik emaitzarik onena Donostiarrako neskek lortu dute. Bigarren postuan geratu dira, irabazletik 2 segundo eta 22 ehunenekora bakarrik. Estropadaren emaitzarekin pozik dago Naroa Urkola Donostiarrako arraunlaria, baina estropadako kanpo eremuan izandako zailtasunak nabarmendu ditu.
Dena den, Donostiarrako neskak ez dira datorren igandean Ohorezko Txandan arituko diren bakarrak. Arraun Lagunak hirugarren izan da gaurko estropadan, Oriotik 13 segundo eta 60 ehunenekora. Aiora Belartieta Donostia Arraun Lagunakeko arraunlariak taldeak egindako irteera eta bueltako luzeko estropadak nabarmendu ditu.
Gizonezkoetan, hiriak ez du ordezkaritzarik izango Ohorezko Txandan. Izan ere, Donostiarrak seigarren postua lortu du, 20:18.30ko denborarekin, Hondarribiatik 31 segundotara. Jon Agirrezabala Donostiarrako arraunlaria gustora dago egindako estropadarekin, emaitza oso txartzat jotzen badu ere.