Elolak eta Sarasak irabazi dute Antiguako Pilota Txapelketa
Binakako elite mailako partida jokatu zuten larunbatean, Antiguako frontoian. Elolak eta Sarasak Espinal eta Gascue mendean hartu zituzten, 22-17. Gainerako txapeldunei dagokienez, Olatz Arrizabalaga izan zen onena emakumezkoetan, eta Fernandez eta Apezetxea promesen kategorian.
Elite mailako finalean, lau pilotariak bikain aritu ziren. Espinalek eta Gascuek indartsu hasi zuten norgehiagoka, eta ondorioz 12-5 aurreratu ziren markagailuan. Ordea, Elolak eta Sarasak markagailua irauli zuten. Bidaniako Elola aurrelaria izan zen protagonista, eta Sarasaren laguntzarekin txapela eskuratu zuten.