Emakume bat atxilotu dute Zurriolan, koronabirusean positibo eman ondoren, konfinamendua hautsi eta surfean ari zenean
Ertzaintza Zurriola hondartzara joan da eguerdian, emakume bat konfinamendua urratu eta surf egiten ari zelako abisua jaso ondoren. Izan ere, emakumeak positibo eman zuen koronabirusaren proban, baina itxialdia hautsi du, Zurriolara surf egitera joateko. Europa Press agentziaren arabera, salbamendu ontzi batetik uretarik ateratzeko agindu diote emakumeari, baina honek ez du agindua bete, eta ordubete beranduago atera da uretatik.
Irten denean, ertzainak haren zain zeuden, eta desobedientzia larria egotzita atxilotu dute. Era berean, emakumeak isun bat ordaindu beharko du, konfinamendua urratu izanagatik.