Fernando Truebaren ‘El olvido que seremos / Forgotten We'll Be’ filmak itxiko du Zinemaldia
Donostiako Zinemaldiak Sail Ofiziala itxiko duen filma iragarri du: ‘El olvido que seremos / Forgotten We’ll Be’ hautatu dute, Fernando Truebarena. Aipatutako filma lehiaketaz kanpo aurkeztuko du Madrilgo zinemagileak. Gainera, Cannesen eman behar zuten, nahiz eta azkenean jaialdia bertan behera geratu koronabirusagatik.
Truebak Héctor Abad Faciolince idazle kolonbiarraren izen bereko eleberria zinemara egokitu du. Historia 1970ko hamarkadako Medellinen kokatuta dago eta honen protagonista Abad Franciolinceren aita da, Héctor Abad Gómez izenekoa, garai hartako hiri “bortitz” eta “polarizatuan” medikua eta giza aldeko aktibista izan zena. Haren papera Javier Camara aktoreak egiten du. Nicolás Reyes Cano, Patricia Tamayo eta Juan Pablo Urrego antzezleek ere parte hartzen dute filman, beste askoren artean. Filma Kolonbian ekoitzita dago, eta 2021eko Goya sarietan lehiatzeko aukeratu du Kolonbiako Zinema Arte eta Zientzien Akademiak, Iberoamerikako Film Onenaren Saria sailean.