Herritarrentzako jardunaldi irekia egingo dute gaur udaletxean
Iraileko udalbatzarreko gai zerrendan sartuko diren egitasmo eta arau proposamenen berri emango dute gaur, hilaren 7an, udal batzar aretoan, eta 2021eko ordenantza fiskalen berri emango dute. Herritarrentzako jardunaldi irekia izango da, eta 18:00etan hasiko da. Sarrera librea izango da aretoko edukiera bete arte, eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Alderdi Ederreko sarreratik sartu beharko da udaletxera, eta 90 minutu iraungo ditu bilerak.
Jaime Dominguez-Macaya Ogasuneko eta Finantzetako zinegotziak aurkeztuko du datorren urteko ordenantza fiskalen proiektua, eta udal alderdi politikoetako ordezkariek euren arau proposamenak aurkeztuko dituzte. Ondoren, herritarrek galderak egiteko aukera izango dute.