Katerin Artola eta Iker Belintxon dira Dantza Sueltoko Txapelketaren irabazleak
Dantza suelto txapelketa, Trinitate plazan. (Argazkia: Donostia Kultura) Larunbat arratsaldean izan zen Donostiako Dantza Sueltoko Txapelketa, Trinitate plazan. Zazpi bikotek parte hartu zuten, eta horietatik onenak izan ziren Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak osaturikoa. Jantzi onenaren saria ere jaso zuten.
Bigarren saria eskuratu zuten Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok, eta hirugarrena, Maitane Irurzunek eta Gorka Duranek.


