Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak bihar goizean 15 minutuko etenaldi bat egitera deitu du, neurriak aldarrikatzeko
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak bat egin du Espainiako estatu mailan antolatutako elkarretaratze deialdiarekin. Ondorioz, bihar, irailaren 9an, goizeko 11:00etan hamabost minutuko etenaldia egingo dute ostalariek, sektoreari lotutako neurriak aldarrikatzeko.
Elkarretaratzeko deialdian, ostalaritza elkarteak pandemia dela eta une bakoitzean egokitzeko egindako ahaleginak nabarmendu ditu, batik bat segurtasun eta higiene neurriei, eta murrizketei dagokienez. Aldiz, euren sektoreak pairatutako ondorioei aurre egin ahal izateko kontingentzia-planik atera ez izana salatu du. Alegia, nabarmendu dutenez, egindako ahaleginagatik ez dute inolako laguntzarik jaso.
Bestalde, koronabirus kasu positiboak direla eta, sektoreak “jasandako estigma” ere aipatu dute deialdian. “Kasu bakar hauengatik, ezin da hedatu, ez kalifikatu, nazio osoak izan duen portaera zintzoa eta ostalaritzako nazio osoaren pandemiaren aurkako konpromiso orokorra”, azpimarratu dute.