'Zehar' dantza ikuskizuna estreinatuko dute Gazteszenan asteburuan
Ertza dantza konpainiak bere ikuskizun berria estreinatuko du asteburu honetan Egiako kultur etxeko Gazteszena aretoan: Zehar. Ordubeteko iraupena du obrak, eta pertsona edo pertsonaia baten transformazioa erakusten du, askotariko itxura, emozio, bizipen eta ikasgaietan zeharreko bidaia bat.
Larunbatean, hilaren 12an, gaztelaniaz egingo dute, 20:00etan. Igandean, ordea, euskaraz izango da, ordubete lehenago, 19:00etan. Sarrerek hamar euroko prezioa dute, eta Donostia Kulturaren webgunearen bitartez eskuratu daitezke.