"Kaiaren moduko espazio publikoak ezin dira itxi"

Kaia Bizirik taldeak deituta, elkarretaratze alaia egin dute kaiko arrapalan, eta haur, gazte zein helduak joan dira, kaiko erabilera herritarra aldarrikatzeko. Amagoia Lopez eta Itziar Leon Kaia Bizirik taldeko kideekin hitz egin du hedabide honek, eta azaldu dute kaiari betidanik eman izan zaizkion erabilerak –haurren jolasak, bainua, eta abar– debekatu dituela Eusko Jaurlaritzak, koronabirusa aitzakia gisa hartuta. Era berean, irtenbide baten bila dabiltzala nabarmendu dute, eta azpimarratu dute bilera bat eskatu dietela arduradunei, baina ez dutela erantzunik jaso.
Erakundeen neurriak salatu eta kaiaren erabilera herritarra aldarrikatzeaz gain, giro aparta izan da elkarretaratzean, han bildutako herritar guztiek Ixil ixilik dago abesten bukatu baitute.