Martin Zubimendi eta Roberto Lopez jokalariek Realaren lehen taldean jokatuko dute

Realak harrobiko bi jokalariri lehen taldeko fitxa egitea erabaki du: Martin Zubimendiri (Donostia, 1999) eta Roberto Lopezi (Zaragoza, Espainia, 2000). Denboraldi-aurre ona egin ondoren, Imanol Alguacil entrenatzaileak bi jokalari gazteak 2020/2021 denboraldian lehen taldean izatea erabaki du. 25 zenbakitik gorako dortsalak izango dituzte biek, klubak aurtengo denboraldirako lizentziak kudeatzeko hartu duen erabakiaren ondorioz. Biek ala biek 2025era arte daukate kontratua Realarekin.