Alai-Etxe zaharren egoitzako bi erabiltzailek positibo eman dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, lurraldeko adinekoen arretarako egoitzetako erabiltzaileen artean bi COVID-19 kasu positibo atzeman dira azken orduetan. Hain zuzen, “aldian-aldian” egiten ari diren PCR proba prebentiboen bitartez hauteman dituzte bi kasu positiboak Mirakruz-Bidebietako Alai-Etxe egoitzan.
Gaur egun, COVID-19an positibo eman duten pertsonak Gipuzkoako lau egoitza-zentrotan daude: Donostiako Hermano Garate – San Ignacion bi, Hernaniko Santa Maria Magdalenan hogeita hamalau, Errenteriako Jesusen Bihotza zentroan hamasei eta Donostiako Alai-Etxen bederatzi. Horrela, lurraldeko egoitza-zentroetako erabiltzaileen artean 61 COVID-19 kasu positibo daudela jakinarazi dute; orotara, 65 zentrok eta 5.425 plazek osatzen dute sarea.