Kevin Rodriguesek Eibarren jokatuko du, utzita
Kevin Rodrigues jokalari portugaldarrak ez du elastiko txuri-urdina jantziko aurten ere ez, Eibarrera joan baita, utzita. Atzelariak Leganes taldean utzita jokatu du azken denboraldia, baina denboraldia bukatuta, Realera itzuli zen (Leganes bigarren maialara jaitsi da). Imanol Alguacilek, ordea, ez du Rodriguesentzako tokirik denboraldi honetan ere, eta aurten ere Anoetatik kanpo bilatu beharko ditu minutuak.
Denboraldi batez jokatuko du Rodriguesek Eibarren, eta Realak erabaki bat hartu beharko du ondoren, 2022an bukatzen baitzaio kontratua klub txuri-urdinarekin. Portugalgo selekzioarekin jokatzen du atzelariak, eta denboraldi ona egin du talde madrildarrean, Ligako 27 norgehiagoka jokatuta. Rodriguesek ez zuen beste urtebete utzita jokatu nahi, Realetik libre atera nahi baitzuen, baina ez da talderik izan klub txuri-urdinak eskatzen zuen dirua ordaintzeko prest.