Helduentzako bertsolaritza ikastaroa eskainiko dute Bagerak eta Bertsozaleen elkarteak

Bagera elkarteak eta Bertsozaleen elkarteak ikasturte osoko bertsolaritza ikastaroa antolatu du. Irailaren 30ean hasi eta ekainaren 16an amaituko da, eta eskolak asteazkenetan izango dira, 18:15etatik 19:00etara, Bageraren egoitzan —Hernani kalea 15, behea—. Ikastaroa Beñat Gaztelumendi Añorgako bertsolariak eta egungo Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketaren irabazleak emango du.
Ikastaro honetan bertsolaritza eta bertsogintzaren askotariko atalak ezagutu eta lantzeko aukera izango dute parte hartzaileek, besteak beste, bertsoak egiteko teknika, eta saioen egitura eta bat-bateko bertsolaritza. Eskoletan teoria eta praktika uztartzeaz gain, tarteka gonbidatuak ere izango dituzte ikasleek.
Urte osoko matrikula 50 eurokoa izango da. Izen-ematea lotura honen bitartez egin behar da.