Disko azoka egingo dute igandean
Disko azoka bat izango da asteburuan Donostian, Londres hotelean izango da, igandean, 11:00etatik 20:30era. Askotariko musika estilotako milaka binilo eta CD izango dira azokako postuetan, baita musikarekin era batera edo bestera lotura duten beste horrenbeste objektu ere. Disko eta objektuak erosteaz gain, saldu edo beste pertsonekin trukatzeko aukera ere izango da.


