Gastronomia elkarteetan osasun baldintzak betetzen direla ikuskatuko du udalak
Hurrengo egunetan, udaleko Osasun Publikoaren ataleko teknikariek eta Udaltzaingoak hiriko 102 elkarte gastronomiko ikuskatuko dituztela jakinarazi du gaur Enrique Ramosek, PSE-EEko zinegotziak. Helburua, osasun krisiaren ondorioz segurtasun eta higiene arloan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzea izango da.
“Kontua da egiaztatzea establezimendu horiek nola ari diren aplikatzen konfinatu ondoren berriro irekitzeko bidali zitzaizkien protokoloak. Guztiek jaso zuten elkarte barruan jartzeko materiala, eta adostutako betekizunak biltzen dituen dokumentua”, adierazi du zinegotziak.
Hala, honako datuak jasoko dituzte ikuskapenean:
- Sarbideen kontrola egokia den.
- Garbiketa protokoloak.
- Maskarak behar bezala erabiltzen diren.
- Elkartean gelik badagoen.
- Seinaleak behar bezala jarri diren.
- Mahaien arteko kokapena eta distantzia.
- Ezarritako edukiera betetzen den.
- Aireztapenik badagoen edo aire girotuaren instalazioa egokia den.
- Pixatokien egoera eta desinfekzioa.
Ikuskapena egin ondoren, ikusitako akatsak jaso dituztela esan du Ramoesk, eta elkarteko zuzendaritza batzordeari hobetzeko proposamenak igorriko zaizkiola. “Atzemandako akatsak zuzentzen ez badira eta akats horiek larriak badira, zigorra jarri ahal izango zaie, eta, hala behar izanez gero, baita elkartea itxi ere”, gaineratu du PSE-EEkoak.