Hiru urte bete ditu Groseko Tobacco Days liburu dendak
2017ko irailean zabaldu zuen Ines Garcia Azpiazuk (Zarautz, 1986) Tobacco Days liburu denda Tabakalerako 0. solairuan. 2020a urte berezia izan da Tobacco Daysentzat, izan ere, kultura garaikidearen zentroan hiru urte egin ostean, Groseko Trueba zinemaren parean ireki zuen lokal berria Garciak, joan den uztailean. Liburuak saltzeaz gain, jarduerak eta ekitaldiak ere eskaintzen ditu liburu dendan, esaterako, Bagera elkarteak antolatutako Bikografiak saioak.
Secundino Esnaola kaleko lokala uztailean inauguratu zuen, eta hedabide honek Garcia elkarrizketatu zuen, leku aldaketaren nondik norakoak ezagutzeko. Halaber, apirilean, Gipuzkoa plazako Liburu Azokaren harira ere liburu saltzaileari egindako elkarrizketa bat argitaratu zuen Irutxuloko Hitzak.