Intxaurrondoko Luisa Eneako hirigintza proiektuan etxebizitza babesturik egingo ez dutela salatu du EH Bilduk
Asteleheneko udal batzordeetan Luisa Enea azpieremuko Hiri Antolamenduko Plan Bereziaz hitz egin zuten udal taldeek. Plan honen arabera, bi eraikin —Villa Luisa eta Villa Mi Capricho— eraitsi, eta 48 etxebizitza libre eta 115 aparkaleku eraikiko ditu enpresa pribatu batek. Alegia, ez dute babes ofizialeko etxebizitzarik egingo.
EH Bilduko udal taldeak salatu duenez, udalak “eskuzabalegi” jokatu du, haiek egindako “espedientearen azterketak agerian utzi” duenez. Antza denez, hasiera batean aurrekostuaren %5a izan behar zuen, baina azkenean kostea 6.000 euro eskasetan geratu da. Udal taldeak kontatu duenez, aurrekontuaren %5a baino gehiago izan balitz, legez etxebizitzen %40ak babes ofizialekoa izan beharko luke, “zuzkidura-etxebizitza” izango liratekeelako. “Hau da, sustatzaileen irabaziak nabarmen jaitsiko lirateke”, azaldu du udal taldeak.
Bestalde, egin beharreko hainbat lan aintzat hartu ez dituztela nabarmendu du taldeak. Bi eraikinen eraisketen atalean 2.242 euro aurreikusten dituzte, “baina ez dute gehitu goi tentsioko linea bat lurperatzeko betebeharra”.
Aipatutako guztiagatik, espedientea zuzentzeko eskatu du EH Bilduk, “babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko betebeharra jaso” dezan.