Mugi txartelaren erabiltzaileek bizikleten doako azterketa egiteko aukera izango dute
Europako Mugikortasunaren Astea atzo hasi zen. Testuinguru horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmo bat bultzatu du Mugi txartelaren erabiltzaileek bizikletak denda profesional batera eraman dezaten, han profesional batek azterketa bat egiteko. Horretarako, atxiki diren dendetako batera gerturatu, eta Mugi txartela erakustea nahikoa da.
Azterketan, bizikletaren gurpilak (grupil-azalak, pneumatikoen presioa, eta abar) eta aldagailuak aztertzeaz gain, segurtasunari lotutako ikuskatze orokorra ere egingo dute. Piezaren bat aldatu edo konpondu beharko balitz, dendak kosturik gabeko aurrekontua egingo dio erabiltzaileari, eta honek erabakiko du aldatu edo ez. Ordainketa ere erabiltzailearen esku izango da.
Egitasmora hiriko bi denda atxiki dira: San Martzial kaleko Ciclos San Marcial eta Zabaleta kaleko Ciclos Arretxe. Egitasmoa irailaren 22ra arte izango da martxan.