Zinemaldi Alternatiboa ere pandemia garaira egokitu dute
Hilaren 18tik 26ra egingo dute 7+5 Zinemaldi Alternatiboa. Hau da, Donostiako Zinemaldiaren egun berean abiatuko da. Koronabirusaren eraginez, formatua egokitu behar izan dute, eta emanaldiak Internet bidezkoak izango dira. Azken urtetako ildoari jarraituz, gizarte gai eta gatazka hainbati buruzko dokumental zein film zerrenda osatu dute. Egitaraua Argia hedabidearen multimedia kanalaren bidez eskainiko dute.
Egitaraua:
- Irailak 18, ostirala: Hondarrak; erlojupeko desjabetze baten kronika.
- Irailak 19, larunbata: Barrura begiratzeko leihoak.
- Irailak 20, igandea: Shockaren doktrina.
- Irailak 21, astelehena: Lucio.
- Irailak 22, asteartea: 120 ordu – Euskal Herriaren aurkako tortura.
- Irailak 23, asteazkena: Ni basatia naiz.
- Irailak 24, osteguna: Gasteizko Gaztetxea, probatu ez duenak ez daki zer den hau!
- Irailak 25, ostirala: Gerra Hemen hasten da.
- Irailak 26, larunbata: Iñigo Muguruza: Paradisu zineman ikusiko gara. Moskuko musikariaren ibilbideaz eta zinemaz solasaldia Fermin anaiarekin. Egunean bertan zabalduko dute.