Zurriolako Butaka (Irailak 18)
Aurtengo Zurriolako Butakaren lehenengo saioan Tessa Andonegik Lara Izagirre zuzendari eta ekoizlea elkarrizketatu du. Izagirrek Nora filma aurkeztuko du 68. Zinemaldian. Bestetik, Urtzi Urkizu Berria-ko kazetariak Woody Allenen azken filma, Rifkin’s Festival, eta laster HBO plataforman estreinatuko den Patria telesaila aztertu ditu. Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariaren hitzak ere jaso ditu saioak eta Zinea-k EHUko udako ikastaro berezi bati buruzko erreportajea prestatu du: Zine-jaialdiei buruzko begirada kritikoak.