Easo kalea itxiko dute asteazken goizean
 Easo kalea. (Argazkia: Donostiako Udala)
                    Easo kalea. (Argazkia: Donostiako Udala)                Donostiako Udalak jakinarazi du Easo kalea itxi egingo dutela asteazken goizean, San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak direla eta. Itxiera osoa izango da, oinezkoentzat, txirrindularientzat eta ibilgailu motordunentzat, eta 9:30etik 12:00etara egongo da itxita. Zehazki, 41. eta 45. zenbakien artean itxiko dute kalea, eta lanak lehenago bukatuz gero, 12:00ak baino lehenago irekiko dute.
Itxita dagoen bitartean, ibilgailu motordunak Lizarra kaletik desbideratu beharko dira Aldapetarekin bat egin arte; puntu horretan sartu ahal izango dira berriz Easo kalera. Oinezkoak, aldiz, Urbieta kaletik joan beharko dira. Hala ere, Easo kaleko 41. eta 43. zenbakietako udal eraikinetara sartu ahal izango da.
 
								 
								
							 
					 
		        	


 
                    