Alkateak nabarmendu du 30 kilometro orduko abiadura muga "apurka" ezartzen jarraituko dutela
Bilboko kaleetan 30 kilometro orduko abiadura muga ezarri du gaur goizean udal gobernuak. Horren harira, Eneko Goia alkateak gogorarazi du Donostian 30 kilometro orduko muga ezartzeko estrategia ez dela berria, baina hirian modu progresiboan ezartzen ari dela muga hori, lekuan-lekuan, eta hala jarraituko dutela , 30 kilometro orduko muga zabaltzeko lanean, alegia.
Izan ere, alkatearen ustez, Donostiaren kasuan, “erabaki orokor bat hartuko bagenu, zentzu handirik ez duten egoerak gertatuko lirateke”. Adibide bezala Urumeako saiesbidetik datorren autobidean, Zorroagako tunela, aipatu du, errepide urbanoa baita. “Hiri osoko errepide urbanoetan 30 kilometro orduko abiadura ezarriko bagenu, horri eragingo lioke. Are gehiago, hainbat zerbitzuri azkartasuna eskaintzen die posible den leku horietan 50 hori mantentzea”, nabarmendu du Goiak. Horregatik guztiagatik, leku bakoitzaren “azterketa xeheagoa” egiten jarraituko dutela azpimarradu du, horren arabera erabakiak hartzeko. Gure aukera da leku bakoitzaren azterketa xeheagoa egin eta erabakiak hartzen joatea.