Ibilaldi gidatuak egingo dituzte urritik abendura Polloe hilerrian
Azken urteotan egin duten moduan, ibilaldi gidatuak egingo dituzte urritik abendura Egiako Polloe hilerrian, Oh My Walk!-ek antolatuta. Ibilaldiek 90 minutuko iraupena izango dute, eta hilerriak gordetzen dituen istorio ahaztuak kontatuko dituzte, baita hilobi misteriotsuak hiriko pertsonaia ezagunen historia ezagutarazi ere.
Euskarazko ibilaldiak urriaren 24an eta azaroaren 22an izango dira, 11:00etan. Gaztelaniazkoak, aldiz, azaroaren 14an eta abenduaren 12an izango dira, 16:30ean. Ibilaldiak doakoak dira, baina izena ematea beharrezkoa da: polloe@donostia.eus helbidera idatzita edo 943-48 35 40 telefono zenbakira deituta, bi kasuetan, 9:00etatik 14:00etara egiten dute arreta. Gutxienez bost pertsona eta gehienez hamabost izango dira ibilaldietan, eta hilerriaren sarrera nagusian (Egiako aldean) elkartuko dira. Bestalde, nahiz eta euria egin ibilaldia egingo dute.