Jolastokietako etxebizitza tasatuak ez dira azalera-eskubidekoak izango, jabari osokoak baizik
Tokiko Gobernu Batzordeak Altzako Jolastokietako 36 etxebizitza tasatuak jabari osoan saltzea behin betiko onartu du, eta ez azalera-eskubideko erregimenean, hasiera batean jaso bezala.
Udalak etxebizitza eskaerak aurkezteko prozesua zabaldu zuenean, “oso eskaera gutxi” jaso zirela gogorarazi du Goiak gaur goizean. Izan ere, azalera-eskubideko erregimenean, eraikitako etxebizitzaren jabetza hura erosiko duen pertsonarena da, baina lur eremua oraindik ere administrazio publikoaren —kasu honetan, udalaren— eskuetan geratzen da. Ondorioz, hainbat urte pasa ostean —zehazki, 75—, etxebizitza berriz ere administrazio publikoaren esku izaten da, jabeek inolako kalte ordainik jaso gabe.
Bestalde, hitzarmena aldatzeko beste hainbat argudio eman zituen Jolastokieta aldi baterako enpresa elkarteak, besteak beste, etxe horietarako eskaera gutxi jasotzeak eraikin berean egiten diren 12 etxebizitza libreei ere eragiten diela. Era berean, eskaera ezean, elkarte berak eskatu dut babes ofizialeko 120 aparkalekuak salmentatik kentzeko.
Aldaketa onetsita, jabari osoko etxebizitza tasatuen eta azalera- eskubidekoen arteko aldea ordaindu beharko dio sustatzaileak udalari.