Erizainen plaza inauguratu dute
Donostiako Erizainen plaza inauguratu dute gaur, hilak 23, Zurriola pasealekuaren eta Kursaalaren artean. Aurten, Erizainen Nazioarteko Eguna da, eta kolektibo horrek egiten duen lana aitortzeko –are gehiago koronabirusaren krisiaren aurrean–, euren omenezko plaza bat jarri dute.
SATSE erizainen sindikatuaren bidez egin du udalak omenaldia, eta Eneko Goia alkateak zera adierazi du: “Hiriak lanbide noble eta sakrifikatuenetako bat dela onartzen du eta, horri esker, gure nekeak eramangarriagoak dira”. Era berean, “osasun arloko profesional guztien lana” nabarmendu du, baita euren “jarduna eta sakrifizioa goretsi eta miretsi” ere, “gizarte osoaren izenean txalotuz”.