'Zoaz pake santuan' euskarazko antzezlana taularatuko dute igandean Lugaritz Kultur Etxean
Mikel Laskurain eta Ane Gabarain aktoreek hartzen dute parte 'Zoaz pake santuan' obran. Igandean, hilaren 27an, Txalo Produkzioak antzerki konpainiaren euskarazko antzezlan berria ikusi ahal izango da Lugaritz Kultur Etxean: Zoaz pake santuan. Mikel Laskurain eta Ane Gabarain aktoreak dira Emmanuel Robert-Espalieuk idatzitako eta Begoña Bilbaok zuzendutako komedia honetako bi pertsonaia traketsak. Imanol Larzabal aretoan izango da, 19:30ean. Sarrerak hamar euroren truk eskuratu daitezke, Donostia Kulturaren webgunean.
Jarraian, obraren sinopsia: Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, andreak gizona pozoitzea erabaki du. Egin nahi duena aitortuko dio, gainera, eta giltzapeturik etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago. Jakina, aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio…


