Zurriolako Butaka (Irailak 23)
Caminho Longe dokumentalak Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiaren etxerako bidea kontatzen du, Kristiane Etxaluz bere bikotekidearekin batera egindakoa. 1986an Sao Tome eta Principe irlara deportatu zuten. Dokumentala Txaber Larreategik Josu Martínezekin batera zuzendu du, eta Larreategirekin hitz egin du Tessa Andonegik Zurriolako Butakan. Gaurko saioan, gainera, Asier Altunak ere parte hartzen du. Altunak Arzak since 1897 filma idatzi eta zuzendu du, eta Irutxuloko Hitzari azaldu dio nolako esperientzia izan den Arzak familiaren jatetxean sartu, euren egunerokoan murgildu eta euren ibilbidearen historia film batean biltzea. Saio amaieran Martxelo Otamendi izan da, Non dago Mikel? dokumentala aztetzeko.