Easo kaleko zati bat itxiko dute bihar goizean

Bihar, irailak 25, goizeko 9:30etatik 12:00etara ibilgailuek, bizikletek eta oinezkoek ezingo dute Easo kaleko 41 eta 45 zenbakien artean zirkulatu. Izan ere, tarte hori itxiko dute San Bartolomeko horma egonkortzeko lanak direla eta.
Ibilgailuak Lizarra igo eta Aldapetatik jaitsi beharko dute berriz ere Easo kalera igarotzeko. Oinezkoak, berriz, Urbieta kaletik joango dira. Hala ere, Easo kaleko 41 eta 43 zenbakietako bizilagunak oinez pasatzeko aukera izango dute.
Itxiera 12:00ak arte aurreikusita badago ere, lanak amaitu bezain laster zabalduko dute kalea.