Eugene Green zinema zuzendaria kanporatu du Zinemaldiak

Donostiako Zinemaldiak Atarrabi et Mikelats filmaren zuzendari Eugene Green estatubatuarrari, akreditazioa kendu eta jaialditik kanporatu du. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, atzo gauean egin zen filmaren proiekzioan, “gertakari desatsegin bat jazo zen” Principe zinema aretoan.
“Zinemaldiko langileek bost aldiz eskatu zioten maskara janzteko eta eraman behar bezala janzteko. Azkenean, Zinemaldiaren zuzendaritzak zinema-aretotik ateratzeko eskatu zion. Ertzaintzako bi agentek jakinarazi zioten salaketa administratibo bat jarriko ziotela, eta isuna jaso zezakeela”.