Voodoo Charms talde donostiarrak bere lehenengo diskoa argitaratu du

Voodoo Charms blues eta rock-and-roll taldeak bere lehenengo diskoa argitaratu du, taldearen izen berekoa. Lanak hamar abesti ditu, erdia Jorge Carrere taldeko gitarra jotzaile eta bigarren abeslariak idatzitakoak (Devil’s Beat, Trapped In The Middle, Helpless, Soulful Blues eta Voodoo Charms) eta beste erdia bertsioak, eta diskoaren diseinua Rafa Ardanuy taldeko kontrabaxu jotzaileak egin du. Bestalde, Ander Unzaga musikariak ere parte hartu du diskoan, pianoa eta organoa joaz, eta Les Fous gospel talde donostiarrak koruak egin ditu Dog Gone It abestian. Diskoa Lezoti estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu dute, eta argazkiak Dany Gualek egin ditu.
Taldeak sare sozialetan adierazi du diskoa aurkezteko kontzertu bat antolatzeko lanean ari direla, baina aurkezpenaren aurretik erosi nahi duenak, taldearekin harremanetan jarri daiteke voodoocharmsband@gmail.com helbidera idatzita; hamar euroko prezioa du diskoak, eta bidalketa gastuak bi eurokoak dira.
Carrerez eta Ardanuyz gain, Karmen Savage abeslari nagusiak, Alex Haro saxofoi tenor jotzaileak eta Carlos Malles bateria jotzaileak osatzen dute Voodoo Charms. Taldea Donostian jaioa bada ere, musikariak Donostiakoak eta Hondarribiakoak dira.